18 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 9 Zornotzan

Anboto 2021ko eka. 9a, 12:37

18 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 9 Zornotzan, hiruna Abadiñon eta Berrizen, 2 Durangon eta bat Zaldibarren. 

EAEn, 7564 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 254 positiboak izan ziren: 155 Bizkaian, 34 Araban eta 61 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 4, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 25 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 80 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!