17 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, horietatik 8 Durangon

Anboto 2021ko eka. 7a, 12:37

17 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik  8 Durangon, 6 Zornotzan eta bana Abadiñon, Atxondon eta Mallabian. 

EAEn, 5169 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 181 positiboak izan ziren: 93 Bizkaian, 31 Araban eta 54 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 3, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 17 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 84 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!