10 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 5 Durangon

Anboto 2021ko eka. 3a, 12:25

10 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 5 Durangon, 2 Zornotzan eta bana Abadiñon, Elorrion eta Otxandion. 

EAEn, 9070 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 301 positiboak izan ziren: 158 Bizkaian, 41 Araban eta 99 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 3, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 39 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 91 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!