PCR bidezko 13 kasu positibo berri Durangaldean

Anboto 2021ko mai. 28a, 12:53

13 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: Durangon zazpi, Zornotzan bi, eta, Atxondon, Berrizen, Abadiñon eta Izurtzan bana.

EAEn 7.903  proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 358 positiboak izan ziren: 171 Bizkaian, 45 Araban eta 138 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 41 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 103 pertsona daude momentu honetan, atzo baino lau gutxiago.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!