PCR bidezko 4 kasu positibo berri Durangaldean

Anboto 2021ko mai. 27a, 12:36

4 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 2 Zornotzan eta bana Abadiñon eta Durangon. 

EAEn 8286 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 363 positiboak izan ziren: 194 Bizkaian, 46 Araban eta 117 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 36 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 107 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!