Enplegua bilatzeko ikastaroak Behargintzan

Anboto 2021ko mai. 27a, 11:38

40 orduko prestakuntza saioak eskainiko dituzte ekainaren 15etik 30era.

Mankomunitateak enplegua bilatzeko estrategiei eta tresnei buruzko ikastaroak eskainiko ditu ekainean. Lan-eremuan aplikatzeko trebetasunak, gaitasuna, ezagutzak eta jarrerak eskainiko ditu. Guztira 40 orduko prestakuntza izango da, ekainaren 15etik 30erako goizetan eskainiko dena. Taldeko prestakuntzaz gainera, bakoitzak ordubeteko coaching saio indibiduala izango du. Parte hartu gura duenak  946232522 telefonoan edo prestakuntza.mdurango@bizkaia.org helbidean topatu dezake informazio gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!