Mankomunitateak aurtengo erronkaren balantzea egin eta honako zenbaki hauek kaleratu ditu. Edizio honetan 39 herritarrek eta 10 bat erakundek hartu dute parte, eta guztien artean 9.250 kilometro egin dituzte. Horrek utzi du aztarnarik. Mankomunitateko iturrien esanetan, eguratsera 2.535 kilo karbono dioxido botatzea ekidin dute.
Jon Ander Martxal izan da erronkan parte hartu duen kideetako bat. Erronkak iraun bitartean 36 ibilbide erregistratu ditu eta 180 kilometro egin ditu orotara. Lantokirako joan-etorriak, nagusiki. Mankomunitateak bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko lanean jarraitzen du, etorkizunean, Durangaldeak, CFE ziurtagiria eskuratu dezan (Cycle Friendly Employer).