Valentzian jokatutako Spain Bjj Cup & Add Spain 2021 txapelketan lau domina eskuratu dituzte ZR Basque Country taldeko borrokalariek, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi. Zilarrezkoak Mikel Stevensonek eta Ander Gallastegik eskuratu zituzten. Mikel Carracedok eta Eneko Diezek, berriz, brontzezkoak. "Borroka gogorrak izan ziren arren, pozik itzuli gara Valentziatik. Nazioarte mailako txapelketa bat izan da, eta ondo borrokatu genuen", azaldu du Carracedok.
Gainera, ZR Basque Country taldeko kideek azaldu dute, asteburuan lortutako emaitzak "motibazioa" ematen dietela hurrengo denboraldirako.