PCR bidezko 16 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean asteburuan, horietatik 10 Durangon

Anboto 2021ko mai. 24a, 12:35

16 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 10 Durangon, 5 Zornotzan eta 1 Abadiñon. 

EAEn, 5228 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 241 positiboak izan ziren: 125 Bizkaian, 25 Araban eta 88 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 3, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 16 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 124 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!