Erreferendumaren aldeko sinadura bilketak egingo dituzte Abadiñon eta Elorrion

Anboto 2021ko mai. 21a, 09:01

Gure Eskuk deitutako ekimen biak domekan izango dira.

Hamaika Gara ekimenaren bitartez, erreferendum baten aldeko sinadura bilketa masiboa martxan dago Gure Esku dinamikaren bitartez, hainbat eragile sozialekin elkarlanean. Ildo horretatik, herriz herri sinadurak batzen ibiliko dira asteburuan.

Abadiñoko Gure Eskuko kideak Zelaietako Txanporta plazan egongo dira domekan, 10:00etatik 14:30era. Goiza girotzeko hainbat ekintza egingo dituzte. Abadiño Sokatira Taldeko neskek eta mutilek erakustaldia eskainiko dute eta musikariak ere egongo dira. Gure Eskuren produktuak saltzeko gune bat ere jarriko dute.

Elorrioko Gure Eskuk Elorrioko plazan egingo du ekimena domekan, 13:00etan. Arantza eta Pantxo musikariek giroa alaituko dute eta bestelako ekimenak ere egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!