Elkarteak herritarrak deitu ditu Saharako bandera eskuan hartu eta mendi martxarekin bat egitera. Bertan parte hartu gura duenak Urkiolako Bizkarra jatetxearen aparkalekura jo beharko du domekan. Handik ekingo diote Saibigainerako bideari, 11:00etan.
Azarotik gerran
Rio de Orok gogora ekarri du Saharako herriak azaroaz geroztik bizi duen gerra egoera. "2020ko azaroan sahararrak berriz ere zutitu ziren dagokien askatasuna aldarrikatzeko, eta oraindik hura lortzeko bidean daude, baina ez bakarrik, gu ere bidean gaudeeta", esan du elkarteak. Saharak 46 urteko "kolonizazio" egoera bizi dituela gaineratu du elkarteak.