PCR bidezko 6 kasu positibo berri Durangaldean

Anboto 2021ko mai. 18a, 12:35

6 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 3 Zornotzan, eta bana Durangon, Abadiñon eta Elorrion.

EAEn 9.812 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 280 positiboak izan ziren: 157 Bizkaian, 23 Araban eta 91 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 43 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 133 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!