Enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko plana aurkeztuko dute Durangaldean

Anboto 2021ko mai. 18a, 09:36

Eusko Jaurlaritzak 433 milioi euroko plana abiatuko du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoak enpresa txiki eta ertainen "lehiakortasuna" eta "modernizazioa" bultzatzeko. Plana bihar aurkeztuko dute Durangaldean, Mankomunitatearen eskutik.

433 milioi euroko plana izango da eta 68 programa barnebilduko ditu. Jaurlaritzako iturrien arabera, helburuetako bat "pandemiaren ondorioak jasaten ari diren enpresei laguntzea bada ere", programaren funtzio nagusia "sortzen ari diren aukera berriak aprobetxatzeko gai diren proiektuak bultzatzea da". 433 milioi euroen %40 Ikerketa, garapen eta berrikuntza programetara bideratuko dute. "Eraldaketa digitaleko, ekintzailetzako, industria-garapeneko,
nazioartekotzeko, ekonomia zirkularreko, trantsizio energetikoko edo elikagaien
industriako proiektuak ere bultzatuko dira", besteak beste, Jaurlaritzako iturrien esanetan. 

Plana hainbat lekutan aurkeztuko dute, eta baita Durangaldean ere. Aurkezpena bihar egingo dute Abadiñoko Errota kultur etxean, 9:30etatik aurrera. Bertara joateko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako behargintza.mdurango@bizkaia.org helbidean eman be

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!