PCR bidezko 27 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean asteburuan, horietatik 11 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 17a, 12:39

27 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 11 Zornotzan, 7 Durangon, 3 Elorrion eta bina Abadiñon, Berrizen eta Iurretan.

EAEn, 6172 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 276 positiboak izan ziren: 151 Bizkaian, 29 Araban eta 96 Gipuzkoan.

Ospitaleetan, berriz, 24 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 146 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!