PCR bidezko 14 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 6 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 14a, 12:30

14 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 6 Zornotzan, 3 Durangon, 2 Otxandion eta bana Abadiñon, Garain eta Iurretan. 

EAEn 8473 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 393 positiboak izan ziren: 245 Bizkaian, 32 Araban eta 111 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 40 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 148 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!