PCR bidezko 10 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 6 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 13a, 12:33

10 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik  6 Durangon, 2 Otxandion eta bana Abadiñon eta Zornotzan. 

EAEn, 9682 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 457 positiboak izan ziren: 276 Bizkaian, 27 Araban eta 152 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 59 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 153 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!