Inkestatutako adinduen %21ak bakardadea sentitu du pandemia giroan

Anboto 2021ko mai. 13a, 12:24

Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak eskualdeko adinekoen 143 galdetegi anonimo batu ditu, pandemian zehar izandako bizipenak aztertzeko. 

Inkestan parte hartu dutenen %65,93 emakumeak izan dira; %34,07, gizonezkoak. Inkestatuek 72 urteko adina dute batez beste. Mankomunitateak jakinarazi duenez, gehienek "kezka, tristura eta beldurra" sentitu dituzte pandemia giroan. Gainera, "%21,37ak" bakardadea sentitu duela gaineratu du. Kopuru horrek gehiengoa ordezkatzen ez duen arren, hobekuntzak egiten jarraitzeko beharra adierazten duela dio Mankomunitateak. Datuak eskutan, "bizi-kalitatea hobetuko duten erronka berriak" proposatu gura ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!