PCR bidezko 17 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik seina Iurretan eta Durangon

Anboto 2021ko mai. 12a, 12:34

17 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik seina Iurretan eta Durangon, 3 Zornotzan eta 2 Berrizen. 

EAEn, 9684 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 479 positiboak izan ziren: 298 Bizkaian, 29 Araban eta 149 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 69 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 159 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!