Eskualdeko taldeek hainbat domina eskuratu dituzte Euskadiko Atletismo Txapelketan

Anboto 2021ko mai. 12a, 11:18
Julen Pedraza berriztarra urrezko dominarekin podiumean.

Esaterako, Bidezabal klubak zazpi domina irabazi ditu 18 eta 20 urtez azpiko txapelketan.

Ainhoa Colino nagusi izan zen 5 kilometroko martxan eta Euskadiko martxalari onenetarikoa dela berretsi zuen beste behin. Julen Pedraza berriztarrak 49.60 metrora jaurti zuen xabalina urrezko domina irabazteko eta disko jaurtiketan zilarra jantzi zuen (34.36). Julen Bouzok goitik behera agindu zuen altura jauzian: 1.75. Bere marka pertsonalik onena da eta Espainiako rankingean hirugarren kokatu da.

Nagore Hornak zilarrezko domina bi irabazi zituen pisu jaurtiketan (10.12) eta disko jaurtiketan: 28.52. Bidezabalekin amaitzeko Olatz Urtiagak brontzezko domina irabazi zuen xabalinan: 23.02.

Durangoko Kirol Taldeko Xabat Oar Arteta onena izan zen 400 metroko hesien proban eta luzera jauzian; urrea jantzia zuten Izaro Aranburuk eta Izaro Eguibarrek ere, 3.000 metrotan eta 3.000 metroko oztopoen proban, hurrenez hurren; Sarai Larrinaga eta Sara Asenjo ere podiumaren gorenera igo ziren pisu jaurtiketan, nor bere pisuan. Igor Jaiok brontzezko domina eskuratu zuen xabalina jaurtiketan eta Urtza Agirrek zilarra 800 metrotan. Imanol Aiartzaguena bigarren geratu zen 400 metrotan.

Sekulebedarra taldeko Itoitz Hernandez onena izan zen 1.5 kiloko pisu jaurtiketan eta bigarren geratu zen 5 kiloko pisu jaurtiketan. Bitor Delgadok zilarrezko domina irabazi zuen xabalina jaurtiketan; Markel Leturiagak hirugarren amaitu zuen mailu jaurtiketan; Joana Nuñezek hirugarren 2.000 metroko oztopoen proban; Jugatx Garcia hirugarren geratu zen luzera jauzian eta salto hirukoitzean.

Zornotza atletismo taldeko Antxon Casalek bigarren amaitu zuen 3.000 metrotan eta hirugarren1.500 metrotan.

Txapelketa Durangon lehiatu zen eta Bidezabal atletismo taldea ibili zen antolaketa lanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!