PCR bidezko 13 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 6 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 11a, 12:35

13 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 6 Zornotzan, hiruna Abadiñon eta Durangon, eta bat Iurretan. 

EAEn, 9817 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 461 positiboak izan ziren: 265 Bizkaian, 32 Araban eta 163 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 1, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 70 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 158 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!