Durangaldeko bizikleta eskolak udalekuak antolatu ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra

Anboto 2021ko mai. 11a, 12:20

Izen-ematea irekita dago.

Durangaldeko Bizikleta Eskolak udalekuak antolatuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. 09:00etatik 13:00etara bizikleta irteerak, jokuak eta askotariko ibilaldiak prestatu dituzte 6-14 urte arteko umeentzat.

Parte hartzeko behar dan gauza bakarra, btt bizikleta eta kaskoa edukitzea da. Prezioa 80 eurokoa izango da aste osorako (60 euro elkarteko kideentzat). Izen-ematea elkarteko web orritik egin behar da: www.durangaldekobizikletaeskola.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!