Hurrengo hitzorduei dagokienez, maiatzaren 13an Durangon emango dute, Zugaza zineman, 17:00etan eta 19:00etan. Emanaldiaren aurretik, Iurretako dantzariek eta Kriskitin dantza taldeko kideek berba hartuko dute.
Berrizen maiatzaren 16an proiektatuko dute, Kultur Etxean, 19:00etan. Iurretako dantzariez gainera, dokumentalean parte hartzen duen Iremiñe taldeko Amaia Uzuriagak ere parte hartuko du sarreran. Era berean, azpimarratzekoa da ikus-entzunezkoan agertzen den errekreazio batean Berrizko San Lorentzo dantza taldeko umeek parte hartzen dutela.
Dantza eta parekidetasuna
Dantza tradizionalean aldaketa handiak gertatu dira azken urteetan genero ikuspuntutik. Gaur egungo errealitatera egokitzen joan dira apurka. Esaterako, Iurretaren kasuan, 2018an ezpatadantzari talde parekide batek debutatu zuen Iurretako plazan lehenengoz, San Migel egunean. Garapen hori Jantzari dokumentalean jaso da Iurretako dantza taldearen, Bideografik ekoiztetxearen eta ANBOTOren arteko elkarlanari eskerrak.
Dokumentalak Miren Bikandi, Juan dantzari maisu iurretarraren alabaren figura azpimarratzen du. Bikandik Iurretako dantzei egindako ekarpena ezagutzera ematen du.
'Jantzari': emanaldiak Durangaldean Durangoko Zugaza zineman • Maiatzaren 13an, 17:00etan eta 19:00etan • Sarrerak hartzeko:
Berrizko Kultur Etxean • Maiatzaren 16an, 19:00etan • Sarrerak egunean bertan, ordu erdi lehenago leihatilan |