PCR bidezko 17 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean asteburuan, horietatik 5 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 10a, 12:40

17 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 5 Zornotzan, 4 Durangon, 3 Berrizen, bina Abadiñon eta Elorrion eta bat Otxandion. 

EAEn, 7032 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 356 positiboak izan ziren: 175 Bizkaian, 30 Araban eta 149 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 2, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 32 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 169 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!