PCR bidezko 19 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 7 Zornotzan

Anboto 2021ko mai. 5a, 12:35

19 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 7 Zornotzan, 5 Durangon, 3 Mallabian eta bana Abadiñon, Berrizen, Elorrion eta Iurretan.

EAEn, 10.929 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 670 positiboak izan ziren: 366 Bizkaian, 61 Araban eta 236 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 75 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 185 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!