PCR bidezko 19 kasu positibo berri detektatu zituzten Durangaldean atzo, euretako 11 Durangon

Anboto 2021ko mai. 4a, 12:43

Honako herri hauetan eman dira positiboak: 11 Durangon, 3 Otxandion, 2 Zornotzan eta bana Abadiñon, Iurretan eta Zaldibarren.

EAEn, 11.491 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 646 positiboak izan ziren: 340 Bizkaian, 42 Araban eta 341 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 92 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 188 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!