Kirolenek kirol-irakaskuntza anitzen ziklorako sarbide probetan izena emateko epea hasi du

Anboto 2021ko mai. 4a, 09:04

Atletismo, saskibaloi, eskubaloi, futbol eta areto-futbol, salbamendu eta sorospen eta piraguismoko sarbide probetan izena emateko epea gaurtik maiatzaren 30era arte egongo da zabalik.

Interesatuek, matrikularen online eskaera egin beharko dute, Hezkuntza Sailak horretarako gaitutako aplikazioaren bidez: ikasgunea.euskadi.eus/eu/inicio. Inskribatutakoen behin behineko zerrenda maiatzaren 31an publikatuko da eta edozein erreklamazio egin nahi dutenek maiatzaren 31tik ekainaren 1era izango dute aukera. Ekainaren 2an, bestalde, inskribatutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Berariazko sarbide probak

Atletismoko proba, 5 ariketetan datza, besteak beste: “Takoak prestatzea eta abiadurazko irteera”, “Hesiak igarotzea”, “Luzera-jauzia”, “Altuera-jauzia” eta “Pisu-jaurtiketa”.

Saskibaloiko ikasleek proba desberdinei aurre egingo diete zeinen bidez saskibaloi talde batentzako garrantzitsuenak diren eraso-eta defentsa-taktikak identifikatu beharko dituzten, arbitroaren keinuen bidez arau garrantzitsuenak identifikatzeaz eta zigor ohikoenak deskribatzeaz gain.

Eskubaloiko ikasketak egin nahi dituztenek, alde batetik, ezarritako denboran ibilbide bat egin beharko dute eskubaloiko jokaleku batean eta, beste alde batetik, 10 minutuko partida bat jokatu beharko dute, talde bakoitzean kantxako 4 jokalari eta atezaina ari direla.

Futbol eta Areto-futbolaren kasuetan, probek bi zati izango dituzte. Lehenengoan, izangaiaren egoera fisikoa baloratuko da translazio-abiadura, erresistentzia organikoa, beheko gorputz-adarren muskulu hedatzaile nagusien potentzia, gorputz-enborraren eta beheko gorputz-adarren zalutasun globala eta muskulu-potentzia orokorra neurtzeko balio duten ariketa desberdinen bitartez. Bigarrenean, aldiz, dagozkion kirol-espezialitateko berariazko eta funtsezko trebezien egite-maila neurtuko da.

Salbamendu eta Sorospeneko ikasleek uretan nola maneiatzen diren erakutsi beharko dute, berariazko igeriketa teknika eta trebetasun eta agudeziak eraginkortasun eta seguritatez burutuz. Halaber, hegal-proba konbinatu bati egin beharko diote aurre.

Azkenik,piraguismoko hautagaiak pantalan batetik erabilera anitzeko kayak batean ontziratu eta bertara lehorreratu beharko dira, teknika zuzenak baliatuta eta bi aldeetatik trebetasun handiz gauzatuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!