Berton Bertokoak egindako proposamenaren arabera, eskola bera arduratuko litzateke jantokian eskaintzen diren elikagaiak kudeatzeaz. Horrez gainera, baserritarren koordinazioaz arduratuko litzateke "udaletxeek, Mankomunitateak, Landa Garapenak edo administrazio publikoak kontratatutako" behargin bat. Proposamenak jasotzen duen beste atal bat menuen diseinuari buruzkoa da. Horretarako Jangela Batzorde bat sortzea proposatu dute.