Durangaldean txertatzeko jende bila dabiltzala azaltzen duen mezua faltsua dela dio Osakidetzak

Anboto 2021ko mai. 2a, 14:09

Mezu faltsu horrek hauxe dio: " 100 pertsona behar ditugu, bestela txertoak bota egin beharko dira".

Sare sozialetan agertzen diren mezu batzuk faltsuak izaten dira. Kasu horietako bat Durangaldean gertatu da egunotan. Bolo-bolo ibili da ondorengo mezu faltsua: "65-69 urte arteko jendea ezagutzen baduzue Durangon, Zornotzan, Berrizen, Elorrion, Matienan eta Zaldibarren, 100 pertsona topatu behar ditugu gaur txertoa hartzeko. Bestela, txertoak bota beharko dira". Osakidetzako OSI-Barrualde Galdakaotik gezurtatu egin dute mezua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!