PCR bidezko 23 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 11 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 30a, 12:33

Atzo 23 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean: horietatik 11 Durangon, 7 Zornotzan eta bana Abadiñon, Berrizen, Elorrion, Otxandion eta Zaldibarren. 

EAEn, 11.017 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 808 positiboak izan ziren: 368 Bizkaian, 83 Araban eta 349 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 96 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 189 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!