21 positibo berri Durangaldean, euretako 12 Durangon

Anboto 2021ko api. 29a, 12:33

Atzo 21 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean: horietatik 12 Durangon, 4 Zornotzan, 2 Otxandion eta bana Garain, Mallabian eta Zaldibarren. 

EAEn, 11.986 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 876 positiboak izan ziren: 412 Bizkaian, 70 Araban eta 386 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 83 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 192 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!