22 positibo berri Durangaldean, euretako 11 Durangon eta 6 Otxandion

Anboto 2021ko api. 28a, 12:36

Atzo 22 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean: horietatik 11 Durangon, 6 Otxandion, 4 Zornotzan eta 1 Mallabian.

EAEn, 12.137 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 869 positiboak izan ziren: 405 Bizkaian, 98 Araban eta 356 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 10, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 99 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 184 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!