17 positibo berri Durangaldean, euretako 6 Durangon eta beste 6 Otxandion

Anboto 2021ko api. 27a, 12:14

Atzo 17 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean: horietatik 6 Durangon, 6 Otxandion, 4 Zornotzan eta 1 Mallabian.

EAEn, 12.562 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 774 positiboak izan ziren: 340 Bizkaian, 82 Araban eta 341 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 91 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 189 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!