Manifestazio txiki bat egin dute eguerdi honetan. Askondo plazatik abiatu eta Kutxabankek Durangoko Fray Juan Zumarraga kalean duen sukurtsalera egin dute ibilaldia. Bertan, gutun bat helarazi diote bulegoko zuzendariari. Pentsiodunek salatu dutenez, adineko pertsonek eta pentsiodunek "zailtasunak" dituzte pentsioetako diua finantza erakundeetan kudeatzeko.
Urtez urte banku zerbitzua "hondatzen" ari dela kritikatu dute, eta pandemiak hori areagotu egin duela. "Sukurtsalak ixten ari dira, eta horiek izaten dira, askotan, auzoetan eta herrietan zuzeneko arreta jasotzeko aukera bakarra; erabiltzaileei arreta emateko langileak murrizten ari dira, eta komisioak handitzen, enpresen dibidenduak handitzeko helburuarekin", kritikatu dute.