Langileen Autodefentsa Sarea aurkeztuko dute maiatzaren 1ean

Anboto 2021ko api. 22a, 12:51

Durangaldeko Kontseilu Sozialistak ekitaldiak antolatu ditu Langileen Nazioarteko Egunerako.

"Oroimena eta langile antolakuntza" lemapean, Durangaldeko Kontseilu Sozialistak ekitaldi bi antolatu ditu Maiatzaren 1erako. Durangon izango dira egitasmo biak. Fray Juan Zumarraga institutuan Langileen Autodefentsa Sarea aurkeztuko dute. 11:00etan izango da. Horren ostean, 12:30etan elkarretaratzea egingo dute Santa Ana plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!