Iaz 496 gaztek parte hartu zuten Gaztedi Durangaldea programaren ekintzetan

Anboto 2021ko api. 21a, 11:20
2019an Zornotzan egindako I´m Bizi egitasmoa.

Programa osasun egoera berrira egokitu behar izan den arren, balantze positiboa egin dute antolatzaileek. 

Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangaldeko Mankomunitateak eta udalek iazko Gaztedi Durangaldea programaren balantze positiboa egin dute. Honako datu hauek eman dituzte. Egindako programa bakoitzean parte hartutako kopuruak kaleratu dituzte:

  • I'm Bizi: Durangaldeko gazteak euskarazko gaitasun sortzaile eta ekintzaileetan gaitzeko eta
    prestatzeko programa digitala da. Guztira, eskualdeko 166 gaztek hartu dute parte.
  • Eskualdeko gazteak haur eta gazteen aisia dinamizatzeko trebetasun eta gaitasunetan
    prestatu eta gaitzeko euskarazko programa. Guztira eskualdeko 29 gaztek hartu dute parte.
  • Alkarregaz Eraikiz: Erakunde publikoek, enpresek, elkarteek eta prestakuntza-zentroek
    osatutako foroa eta elkargunea da, gazteen enplegagarritasuna helburu duena.
  • Precious Plastic Durangaldea: Durangaldeko gazteen artean jasangarritasuna, teknologia eta ekintzailetasuna sustatzeko programa hibridoa da. Guztira, eskualdeko 124 gaztek hartu dute parte.
  • 14 gaztek hartu dute parte Gaztedi Durangaldea programaren baitan eskainitako hitzaldietan
  • 117 gaztek haien iritzia ezagutzeko eta Gaztedi Durangaldearen programaren ebaluazioa
    egiteko prozesuan hartu dute parte

Gaztedi Durangaldea programak, gazteen eskubideak bermatzea, norberaren autonomiarako gaitasuna eta komunitatean bere parte-hartzea handitzea du helburu. Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangaldeko Mankomunitateak eta udalek parte hartzen dute bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!