Ikasle Abertzaleak antolakundeak bat egin du bihar sektore publikoan egitekoa den grebagaz

Ekaitz Herrera 2021ko api. 21a, 09:42

"Langile klasea hezkuntzatik esponentzialki kanporatua izateko arriskua" areagotzen ari dela eta, "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua" aldarrikatuko dute bihar. Durangon mobilizazioa egingo dute 12:30etan, Landako Gunean.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak biharko sektore publikoan deituta dagoen grebagaz bat egingo duela jakinarazi du hedabide honi bidalitako oharrean. Ikasle antolakundearen esanetan, "lan politikoa aurrera eramateko zailtasunak inoiz baino nabarmenagoak" dira hezkuntza esparruan. "Ikasleen gaineko kontrola" eta zuzendaritza taldeen "totalitarizazioa" areagotu direla salatu dituzte. 

Bestetik, egungo testuinguruak "ikasleriarik txiroena bete-betean" jo duela diote: "Ikasketa prozesu kapitalista jokoz kanpo uzten ari da ikasleariaren sektoretik proletarizatuena". Horren adibide modura ipini dute unibertsitate ikasleek bizi duten egoera. Online klaseek lana eta ikasketak bateragarri egiteko "zailtasun handiak" jartzen dituztenez gero, "unibertsitatean ere ikasle txiroenen kanporatze sistematiko baten aurrean" daudela salatu dute. 

"Langile klasea hezkuntzatik esponentzialki kanporatua izateko arriskua" areagotzen ari dela eta, "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua" aldarrikatuko dute bihar Durangon. 12:30etan mobilizazioa egingo dute Landako Gunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!