Hemendik Harantz-ek eta Zaporeak-ek deituta, esne bilketa Durangon, Elorrion eta Abadiñon

Anboto 2021ko api. 21a, 10:30

Kara Tepen, Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuen esparruan, janari banaketa osagarria egin ahal izateko, iraungitze data luzeko behi-esne osoa bilduko dute asteburuan.

Abadiñon barikuan egingo dute bilketa, Txanporta plazan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Durangon eta Elorrion, apirilaren 24an, zapatua, egingo dute bilketa. Durangon, Andra Marin egongo dira esnea batzen, 10:00-16:00 bitartean. Elorrioko bilketan 11:00etatik 14:30era bitartean egongo dira esnea hartzen, plazan.

Bilketa hau Zaporeak-ek eta Durangaldeko Hemendik Harantz elkarteak bultzatu dute. Elkartetik azaldu dutenez, bildutako esneagaz eta bertan erositako frutagaz, 7.200 laguni oinarrizko elikagaiak helaraziko dizkiete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!