Miarritzeko hilketa matxista salatu dute Durangon eta Berrizen

Anboto 2021ko api. 19a, 20:01

Durangoko elkarretaratzea

Aurreko astean gizon batek bere emaztea hil zuen Miarritzen (Lapurdi). Mugimendu feministak hainbat protesta ekitaldi egin ditu. 

Gaur elkarretaratzeak egin dituzte Durangon eta Berrizen. Barikuan elkarretaratzera deitu zuen Dominika Zaldibarko talde feministak.

2021ean Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hildako hirugarren emakumea da Miarritzekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!