PCR bidezko 36 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean asteburuan, horietatik 16 Otxandion

Anboto 2021ko api. 19a, 12:30

36 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 16 Otxandion, bosna Zornotzan eta Durangon, 3 Zaldibarren, 2 Berrizen eta Abadiñon eta bana Atxondon, Iurretan eta Mañarian. 

EAEn, 7.254 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 633 positiboak izan ziren: 253 Bizkaian, 71 Araban eta 302 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 60 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 147 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!