Bestalde, Behargintzak maiatzaren 28an Ekintzailetzaren Eguna egingo du Elkartegian. Bertan, eskualdeko lau enpresa ekimen emango dituzte ezagutzera. Euretako bi berriak dira, iaz sorturikoak. Mankomunitateak jakinarazi duenez, egitasmoa “Alkarregaz Eraikiz” programaren barruan dago. Ekintzaileei esperientziak elkarbanatzeko espazio bat eskaini gura die bertan. "Ekintzailetzarako pausoa eman dutenek laguntza eskaini ahal izango diete euren enpresa-ideia abian jarri gura dutenei", zehaztu dute.
Honetaz aparte, iaz prestakuntzari eskainitako tartearen balantzea egin du Behargintzak. 90 prestakuntza-ordu eta finkatze-faserako 60 prestakuntza-ordu eskaini zituen iaz. Horietan 50 pertsonak hartu zuten parte.