Durango Kirol Taldea onena izan da gazte mailako Bizkaiko txapelketan

Anboto 2021ko api. 15a, 12:05

Durangoko Kirol Taldeko gazteak Basaurin.

Basauriko txapelketan nesketan zein mutiletan irabazi zuten.

13-19 ute arteko gazteei bideratutako txapelketa izan zen. Durango Kirol Taldeak (DKT) 116 puntu batu zituen mutiletan, beste inork baino gehiago. Basauriko Artunduaga (107) eta Getxo (100) taldeek osatu zuten podiuma. Durangoko Bidezabal kluba bosgarren (78) geratu zen eta Abadiñoko Sekulebedarra zortzigarren (63).

Emakumeetan ere onena izan zen DKT 116 punturekin. Santurtzik  (91) eta Artunduagak (84) amaitu zuten bigarren eta hirugarren. Bidezabal laugarren (82) geratu zen eta Sekulebedarra hamargarren (19.5).

DKTko atleta denak "maila oso onean" aritu ziren, klubeko ohar baten arabera. Azpimarratzeko da, esaterako, Enara Perez Martin durangarraren lana. 14 urtegaz lan bikaina osatu zuen 600 metrotako proban: 1.41.11. Xabat Oar Arteta aulestiarrak 41.42ko denboran geratu zuen kronometroa 300 metroko hesien proban.  Sarai Larrinagak, Sara Asenjok, Izaro Aranburuk eta Gorka Garciak xabila-jaurtiketako, pisu-jaurtiketako, 3.000 metrotako eta 300 metrotako probak irabazi zituzten, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!