PCR bidezko 66 kasu berri detektatu dituzte Durangaldean, asteburuan

Anboto 2021ko api. 12a, 12:41

66 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 30 Durangon, 8 Berrizen, 6 Elorrion, bosna Iurretan eta Zornotzan, 4 Abadiñon, hiruna Atxondon eta Zaldibarren eta 2 Mañarian.

EAEn, 6.871 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 598 positiboak izan ziren: 261 Bizkaian, 67 Araban eta 265 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 5, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 64 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 125 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!