27 positibo berri Durangaldean, horietatik 13 Zornotzan

Anboto 2021ko api. 7a, 12:39

Abadiño eta Zornotza eremu laranjan daude. Durango eta Elorrio, eremu horian.

Osasun Sailak koronabirus kasuen zerrenda eguneratu du. Atzotik hona 27 kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean. Bina Abadiñon eta Atxondon. Bana Elorrion, Berrizen eta Mallabian. 3 Zaldibarren, 4 Durangon, eta 13 Zornotzan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 9.247 test egin zituzten atzo, PCRak eta antigenoak kontuan hartuta, eta euretatik 731 positiboak izan dira. Horietatik 348 positibo detektatu dituzte Bizkaian, 93Araban eta 282Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. Ospitaleetan, berriz, 66 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 100 pertsona daude.

Datuak eta intzidentzia-tasa

  • Abadiño: 2 (Intzidentzia-tasa: 348, 21) (Eremu laranjan dago)
  • Atxondo: 2 (649,81)
  • Berriz: 1 (1244,10)
  • Durango: 4 (295,68) (Eremu horian dago)
  • Elorrio: 1 (295,38) (Eremu horian dago)
  • Mallabia; 1 (168,07)
  • Zaldibar: 3 (623,97)
  • Zornotza: 13 (357,7) (Eremu laranjan dago)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!