Euskal Herria Batera dinamikak Aberri Egunean plazetan kantuan aritzeko deia egin du

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 3a, 15:00
Iazko Aberri Eguneko argazki bat.

Durangaldeko hainbat herritan ere deialdiak daude herriko plazetan kantuan aritzeko. Horrez gain, balkoietan ikurrinak jartzeko eskatu dute.

Euskal Herria Batera herri dinimakiak domekan, Aberri Egunean, Euskal Herri burujabea aldarrikatuko du.  Herri dinamikak Euskal Herri osoan ospatuko du Aberri Eguna. Kantuaren Aberri Eguna ospatzea dute helburu eta horretarako apirilaren 4an, 12:30ean, seinale bat zabalduko dute. Abesti hauek kantatzea proposatu dute:Gernikako arbolaTxoria txori eta Ikusi mendizaleak.

Durangaldeko deialdiak:

ABADIÑO: 12:15 Txanporta plazan

DURANGO: 12:15 Durangoko Santa Anan

OTXANDIO, ZALDIBAR eta ZORNOTZAn ere herriko plazetan abesteko deialdia egin da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!