48 PCR positibo detektatu dituzte eguazten eta eguenean Durangaldean, euretatik 25 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 2a, 17:18

48 PCR positibo detektatu dituzte eguazten eta eguenean Durangaldean. Horietatik 25 Durangon, 8 Zornotzan, seina Berrizen eta Zaldibarren, 2 Abadiñon eta 1 Elorrion.

EAEn, 6.223 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 567 positiboak izan ziren. Horietatik 264 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 92 Araban eta 207 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 46 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 91 pertsona daude.

Atzo detektatutako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

  • ABADIÑO:  2 (322,41)
  • ATXONDO: 0 (433,21)
  • BERRIZ: 6 (965,25)
  • DURANGO: 25 (265,44)
  • ELORRIO: 1 (483,35)
  • GARAI: 0 (0,00)
  • IURRETA: 0 (108,46)
  • IZURTZA: 0 (348,43)
  • MALLABIA: 0 (168,07)
  • MAÑARIA: 0 (574,71)
  • OTXANDIO: 0 (0,00)
  • ZALDIBAR: 6 (456,77)
  • ZORNOTZA: 8  (316,23)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!