Asanblada irekia Durangaldeko elkartasun biltegia aurkezteko

Anboto 2021ko api. 1a, 13:58

Apirilaren 16an egingo dute aurkezpena Durangoko Frai Juan Zumarraga institutuan, 18:30ean.  

Beharra duten lagunei laguntzeko Durangaldeko elkartasun biltegia eratu zuten duela hilabete inguru. Orduz geroztik, oinarrizko produktuen eta elikagaien hainbat bilketa egin dituzte ekimeneko bultzatzaileek. 

Biltegiaren nondik norakoak zehaztasunez azaldu eta zalantzak argitzeko apirilaren 16an asanblada irekia egingo dute, 18:30ean Durangoko Frai Juan Zumarraga Institutuan. Bestalde, norbaitek proiektuarekiko interesa balu, eta hilaren 16an bertaratzerik ez badu, 747 422 815 telefono zenbakira deituta edo biltegia.durangaldea@gmail.com helbidera idatzita beraiekin harremanetan jar daitekela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!