Zaindu programaren barruan taldekako tailerrak eskainiko dituzte Elorrion eta Berrizen

Anboto 2021ko mar. 29a, 19:00
Berrizen kultur etxean eskainiko dute tailerra

Durangaldeko Mankomunitateak taldekako tailerrak antolatu ditu Elorrion eta Berrizen, mendekotasuna duten senitartekoak zaintzen dituzten pertsonei laguntza eta orientazioa emateko. Abadiñon hitzaldia eskainiko dut Zaindu programaren barruan. 

Elorrion,  zaintzaileei laguntzeko tailerra eskainiko dute. Iturri Kultur Etxeann izango da,  egunetan, 17:30etik 19:00etara. Apirilaren 15etik ekainaren 10era bitartean, hainbat dinamika landuko dira. Elkartrukerako eta laguntzarako espazio bat izan gura du, antolatzaileek azaldu dutenez. Besteak beste, iraupen luzeko zainketek osasunean dituzten ondorioak eta egoera horretan ohikoenak diren emozioak landuko dituzte.

Zainketa osasungarrirako oinarrizko jarraibideei buruzko tailer bat egingo dute Berrizen, kultur etxean.  Eguaztenetan izango dira saioak, 10:30etik 12:00etara, eguaztenetan. Apirilaren 14tik maiatzaren 5era bitartean, maila fisikoan, emozionalean eta sozialean ezinegona sortzen duten iturriak aztertuko dituzte, eta horiek murrizteko jarraibideak eskainiko dira.

Bestalde, Abadiñoko Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean “Generoa eta zaintza lanak dependentzian: ikusezina ikustaraztea” hitzaldia antolatu dute. Euskaraz izango da apirilaren 23an eta gaztelaniaz apirilaren 30ean. Txanporta kultur etxean izango dira, 11:00etatik 12:30era.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!