PCR bidezko 61 kasu berri detektatu dituzte Durangaldean, asteburuan

Anboto 2021ko mar. 29a, 12:53

61 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik 15 Zornotzan, 14 Berriz eta Durangon, 6 Abadiñon, 4 Elorrion eta 3 Zaldibarren. Bana detektatu dituzte Iurretan eta Mañarian. 

EAEn, 5.632 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 362 positiboak izan ziren: 183 Bizkaian, 57 Araban eta 119 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 3, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 24 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 85 pertsona daude momentu honetan.

Asteburuan detektatu dituzten positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

  • ABADIÑO: 6 (270,83)
  • ATXONDO: 0 (264,39)
  • BERRIZ: 14 (643,50)
  • DURANGO: 14 (188,16)
  • ELORRIO: 4 (671,32)
  • GARAI: 0 (0,00)
  • IURRETA: 1 (108,46)
  • IZURTZA: 0 (0,00)
  • MALLABIA: 0 (336,13)
  • MAÑARIA: 1 (574,71)
  • OTXANDIO: 0 (0,00)
  • ZALDIBAR: 3 (164,20)
  • ZORNOTZA: 15 (270,83)

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!