Eusko Jaurlaritzak itxiera perimetrala ezarriko du 400dik gorako intzidentzia tasa duten herrietan

Anboto 2021ko mar. 26a, 17:15

Gaur arratsaldean batu da Euskadiko Plan Zibilaren Aholku Batzordea (Labi), eta bileraren ostean Iñigo Urkullu lehendakariak eman du neurri berrien berri.

Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, itxiera perimetrala ezarriko dute azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 intzidentzia tasa gainditzen duten lurralde eta herrietan. Neurri berriak astelehenetik aurrera jarriko dira indarrean, bihar, zapatua, publiko egin ostean; bihar, jakinaraziko dute zein herritan ezarriko diren neurri murriztaileak.

Bestelako neurri murriztaileak ere ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, ostalaritzaren barruko ordutegia murriztu dute (06:30etik 09:30era, eta 13:00etatik 16:30era), eta kirol jarduerak gehienez lauko taldeetan egin beharko da; talde profesionalen eta federatuen entrenamendu eta lehiaketak salbuetsita daude. Horrez gainera, etxeetan bertako bizikideak baino ezingo dira batu. Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera bilakaera epidemiologikoaren ondorioz zorroztu dira neurriak, eta hiru arrazoi eman ditu horretarako: . transmisioaren areagotzea, ospitaleetako karga eta Erresuma Batuko aldaera. Horrez gainera, ahalik eta gutxien bidaiatzeko gomendatu du.

Hego Euskal Herrian, 811 koronabirus kasu positibo zenbatu dituzte atzoko proben datuekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!