PCR bidezko 31 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 8 Durangon

Anboto 2021ko mar. 26a, 12:35

Atzo 31 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 8 Durangon, seina Berrizen eta Zornotzan, 5 Elorrion, 4 Abadiñon eta bana Mañarian eta Zaldibarren. 

EAEn, 10.040 proba egin zituzten atzo, eta euretatik 604 positiboak izan ziren. Horietatik293 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 104 Araban eta 199 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 37 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 87 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!